Eguberri eta Urte Berri On Guztioi

18 Hara nola gertatu zen Jesu Kristoren jaiotza. Jesusen ama, Maria, Joserekin ezkontzeko hitz emana zegoen baina, ezkondu baino lehen, haurdun geratu zen espiritu santuaren bidez. 19 Hala ere Jose, bere senarra, gizon zintzoa zen, eta ez zuen Maria jendaurrean lotsagarri utzi nahi. Horregatik, isilpean dibortziatzeko asmoa zuen. 20 Baina gauza hauei bueltak eman ondoren, hara!, Jehobaren aingerua agertu zitzaion amets batean, eta esan zion: «Jose, Dabiden semea, ez izan beldurrik zure emazte Maria etxera eramateko, espiritu santuaren bidez geratu da haurdun eta. 21 Semea izango du, eta Jesus jarriko diozu izena, berak salbatuko baitu bere herria bekatuetatik». 22 Izan ere, hau guztia, Jehobak bere profetaren bidez esandakoa betetzeko gertatu zen:

23 «Hara!, birjina haurdun geratuko da, eta semea izango du, eta Emmanuel izena jarriko diote».

Itzulita, izen honek «Jainkoa gurekin dago» esan nahi du.

Jesukristoren jaiotza

Mt 1, 18-23

  

  

  

 

Ariadne Finez, 2. DBHko ikasleak egindako postala

 

Dibujo realizado por Udane de la Torre, alumna de 2ºESO

Dibujo realizado por Leize Villanueva, alumna de 2ºESO