Ametsak eta talentuak sustatzeko gai izatea amesten dugu. Hezkuntza berri bat amesten dugu, haurrek beren ikaskuntza eraiki dezaten hezkuntza-proiektu berritzaile, zeharkakoa eta guztiz motibatzaile baten bidez
"Hezkuntzak, herrien, familien eta gizabanakoen ongizatea sortzen du"
Aita Zegri dohatsua
Gure fundatzailearen, A. Zegrí dohatsuaren, hezkuntza-intuizioekiko leialtasaunetik abiatuta, eta Karitateko Medesedeetako Kongregazioaren gidalerroei jarraituz, gure zentroak zeharkako bost alderdi dituen proiektu bat proposatzen du:
"Heztea aukerak garatzea da"
Frances Torralba
Lehen urratsak: OGP (Oinarrizko Garapenerako Programa, ikaskuntza-bitak
Izan ere, garun-antolaketa egokia haurren zailtasunak prebenitzeko eta potentzialtasunak estimulatzeko gakoa da, eta metodologia horiek mugimenduen koordinazioan eta figura-kontzeptua elkartzean jartzen dute indarra, kontzentrazioa eta hiztegiaren eta kontzeptuen beraren aberastea sustatuz. |
|
|
![]() |
Denak berdinak, denak desberdinak Errespetuan, berdintasunean oinarritutako pertsonen arteko harremanak, generoari, gizarte-jatorriari edo gaitasunari lotutako rolak hautsiz. Gaitasun handiko eta hezkuntza-premia bereziko ikasleei arreta emateko programa pertsonalizatuak, hezkidetzako Nahiko programa edo zientzien eta teknologiaren munduan emakumeen presentzia sustatzeko STEAM programa ditugu.
|
|
Sentitzen dut, gero existitu egiten naiz Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea enpatiaren, iraunkortasunaren, ahaleginaren edo besteekiko harremanen garapenarekin lotuta dago. Haur Hezkuntzan hasi ginen gure "Emocionario" arekin eta mundu emozional hau lantzen jarraitzen dugu eskolatze osoan zehar.
|
|
|
|
Gure barne mundu aberatsa deskubritzen Gure Barnekotasun Proiektuarekin, ikasleak bere gorputz- eta espiritu-izaeraren kontzientzia hartzen du, sentitzeko eta sortzeko gai den osotasun bat, sentimenduak unibertso sinboliko oso baten bidez adierazteko gai dena. Norbera izatea, norberaren haraindikotasuna garatzeko. |
|
XXI. mendeko metodologiak Behatzea, aztertzea, ondorioztatzea, taldean lan egitea, azaltzea, erlazionatzea, kritikatzea,...Proiektuen araberako lana, ulermen-proiektuak edo gure hezkuntza-ekintzaren oinarri diren lan kooperatiboa artikulatzen duten funtsezko aditzetako batzuk dira. |
|
|
|
Konektatzeko konektatuak Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrera, ikasle bakoitzak bere gailu digitala du, Chromebook bat. Tresna digitalak erabiltzea curriculum-edukiak ikasteko, bereak sortzeko, gaizki erabiltzearen arriskuak ezagutzeko eta prebenitzeko. |
|
Euskara, ingelesa eta gehiago Lehen Hezkuntzako lehen mailetatik euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz hitz egitea, idaztea, pentsatzea eta curriculum-edukiak ikastea. Bigarren hezkuntzan, ikasleek atzerriko bigarren hizkuntza (frantsesa) ikasteko aukera dute. Hizkuntzak eta kulturak ezagutzea, nazioarteko etorkizun akademikoan eta/edo profesionalean pentsatu ahal izateko.
|
|
|
![]() |
Ingurumenarekiko konpromisoa Ingurumenaren iraunkortasuna eta kalitatea sustatzen ditugu, hiru erreetan oinarritutako eguneroko ekintzen eta errutinen bidez (Erreducir-Reusar-Reciclar). Eskola-baratzeak aukera ematen die natura-mundura hurbiltzeko, haien zaintzan konprometitzeko eta pertsonen osasunari egiten dioten ekarpena baloratzeko. |