“Haur batez hitz egitea, etorkizunaz hitz egitea da”
Mesedetako Andra Mari ikastetxea, Leioako erdigunean dagoen itunpeko ikastetxe pribatu bat da. Gure hezkuntza-eskaintzak 1-2 urtetik Bigarren Hezkuntzako 4. mailara bitarteko haurrak hartzen ditu, B eredu elebidunean (euskara - gaztelania), Haur Hezkuntzan euskara indartuta eta Lehen Hezkuntzako lehen mailetatik ingelesezko alorrekin.
Gauza berriak ikertzeko eta ikasteko jakin-mina piztea, gure ingurumena zaintzeko inplikazioa, lanarekiko erantzukizuna, beraien barnekotasuna ereitea eta haraindikotasunera irekitzea, gure hezkuntza-proiektuaren ardatzak dira.
Ikuspegia Hezkuntza-sektorean finkatutako ikastetxea izatea, hezkuntza-eskaintzaren kalitateagatik aitortua, gure erkidegoko kulturarekin txertatua, gizartearen aldaketei irekia, ikasle motibatuak, prestatuak, kritikoak, ingurumenarekin konprometituak eta solidarioak izatearen alde egiten duena.
|
![]() |
|
Gure taldea
Gure dedikazioak eta irakaskuntzarako bokazioak, gure taldea paregabea bihurtzen dute. Etengabeko prestakuntzan 50 profesional pedagogiko eta administrazio eta zerbitzuetako langile baino gehiagok osatutako taldea. Motibazioa eta kohesioa ditugu ezaugarri, erabilgarritasuna eta konpromisoa.
Gure ikastetxeak ezagutu!
Familia handi bat
Gure ikastetxea Karitateko Mertzedariar Ahizpen Kongregazioko familia handiaren zati da, lau kontinente eta hemeretzi herrialdetan dagoena.
Nazioarteko proiektuen artean, nabarmentzekoak dira Afrikan, Asian eta Hego Amerikan emakumea sustatzera bideratutako lankidetza-proiektuak edo gerraren biktima diren edo Afrikan muturreko pobrezian bizi diren haur umezurtzei arreta ematea, eta eskola-arreta eta arreta soziosanitarioa ematea.
Hemen, ikastetxe arautuetan hezkuntza-proiektuak garatzeaz gain, beste proiektu batzuk ere babesten dituzte, besteak beste:
- Haurrak harrera-etxeetan artatzea.
- Emakume etorkinei integrazio-prozesuan laguntzea (hizkuntza ikastea eta oinarrizko irakaskuntza).
- Adimen-desgaitasuna duten 16 urtetik gorako pertsonei arreta emateko proiektuak garatzea, bizitzarako oinarrizko trebetasunak eskuratzea helburu duen jarduera-programa baten bidez.
- Egoitza-zerbitzu partziala edo osoa eskaintzen dute ere, eta adinekoentzako arreta egoitza askotan egiten dute lan.