Aseguru hau UMAS enpresarekin kontratatuta dago eta kurtso baterako balioa du.
Hurrengoei egiten die aurre: eskola ordu, jolastordu edota edozein jolasetan gertatutako istripuak baita txango eta bisitaldi kulturaletan jazotakoak ere, hauek irakaslearen eta zuzendaritzaren ardurapen izaten direnean.
Anbulantziaz egindako desplazamenduak, erradiografiak, analisiak, sanatorioetan egonaldiak, odontología(kontratuan ezarritako mugara arte) eta ebaketa kirurjikoak. Elbarritasun edo heriotza kasuetan kalte ordainketa hartzen du barne.
Espezializatutako lan-taldeek begiratuko dituzte ikasleak. Min hartu duten ikasleen gurasoei gertakizunaren berri emango zaie, beraien baimena dela medio, erabakiak hartzeko.
GARRANTZITSUA: ikastetxean gertatu den istripu baten ondoren, ikaslearen familia, bere kabuz, ospitale edo klinika batera eramaten badu, asegurua ez da asistentziaren gastuetaz arduratuko.