Euskal Txokoa

Leioako KORRIKA aurkezpen ekitaldia

Ikastetxearen parte hartzea ondoko bideoan. HARRO HERRI EUSKARAZ!!

 

23. Korrika HARRO HERRI

Abestuko ditugun bertsoak

https://www.youtube.com/results?search_query=harro+herri

 

EUSKARALDIA 2022 abestia

 

  

Birziklatzeko gune berriak martxan!

Gero ta gehiago!

 

  

VI. HEZKUNTZA ZENTROETAN SEXU-ERASO ETA ERASO SEXISTEN AURKAKO KARTEL LEHIAKETA

Kartel irabazlea 2022

 

Alizia Herrialde Miresgarrian BERTSOA

 

KORRIKA 2022

KORRIKA HITZEKIN  BERTSOTAN 1

Bi mila ta hogeitabi

apirilak zazpi

korrika Leioatik

goazen lagunekin

Goizeko zazpietan

Lamiakon egongo da

jarri esnatzargailua,

txandal, zapatilak

Senide, lagunekin

Euskeraz hitzekin

KORRIKA HITZEKIN BERTSOTAN 2

Leioako ikasle

eta irakasle

musukua kenduta

korrikaren alde

Ospa dezagun jaia

Euskaraz gozatzen

Denok egingo dugu

Korrikaren alde

 

SORNE UNZUETA Utarsus  (Bilbo, 1900 - Urduliz, 2005)

Sorne Unzueta, Utarsus  (Unzueta’tar Sorne) goitizenaz ezagutzen zen idazle, irakasle eta euskaltzale bizkaitarra izan zen. "Hiru gizalditan bizi izan naiz: 35 egun XIX. mendean, XX. gizaldi osoa eta ia bi urte gizaldi honetan" esan zuen 2002ko abenduan. Etorri handiko emakumea izan zen gerra garaian. Euskarazko irakaskuntzan aitzindari, Emakume Abertzale Batzarraren sorreran ere parte hartu zuen. Mitinetan hizlari aparta izan omen zen eta, jarduera politiko hari esker, Jose Antonio Agirre eta Jesus Maria Leizaola lehendakariak, Xabier Lizardi eta Lauaxeta idazleak eta orduko euskal kultur berpizkundeko beste pertsonaia interesgarri asko ezagutzeko aukera izan zuen.

Esaldi honekin deskribatzen zuen berak bere burua: "Haize gozoak hunkitu egiten nau, haize-erauntsiak ez nau botako, ordea."

Informazio gehiago:

Sorne Unzueta, hiru mendetan bizi izan zen idazlea

Euskal Pizkundeko emakume idazleak: Sorne Unzueta Utarsus

Unzueta, Sorne 

IMANOL URBIETA (Zarautz, 1934 - 2016)

Imanol Urbieta euskal musikari eta idazlea izan zen, Teologian lizentziatua. Haurrentzako musika egin zuen, hala nola Txoria nintzela, Jon Braun eta Xirula Mirula abestiak. 2007an Gipuzkoako Aldundiak Abbadia saria eman zion eta Durangoko Azokan 2010ean Argizaiola saria jaso zuen «umeen euskarazko kantutegiari egindako ekarpenagatik». 2013an, bere kantuen bertsioekin ‘Bakarrik eta libre’ diskoa osatu zuten Zarauzko Udalak.

Informazio gehiago: Imanol Urbieta Beristain

ITOIZ (1976 - 1988)

Itoiz taldea 1978an sortu zen eta 1988ra arte iraun zuen. Tarte horretan zazpi disko argitaratu zituen eta Euskal Herriko talderik arrakastatsuenetakoa izan zen. Oroimen kolektiboan itsatsita geratu diren hainbat kantu sortu zituen, Lau teilatu, besteak beste.

Informazio gehiago:

Itoiz > biografia

Itoiz > Bideoak (YouTube)

AURELIO ARTETA (Bilbo, 1879 - Mexiko Hiria, 1940)

Aurelio Arteta Euskal Herriko margolaritzak eman dituen artistarik garrantzizkoenetakoa da. Bere pinturak Euskal Herriko pertsona eta paisaiak nabarmendu zituen: baserritarrak, arrantzaleak, Bilboko itsasadarraren inguruko giro industrialak...

Informazio gehiago:  Aurelio Arteta: Realismo vasco en el siglo XX

MIKEL LABOA (Donostia, 1934 - 2008)

Informazio gehiago: Mikel Laboa, tradizioa eta abangoardia uztartu zituen kantaria

"Txoria txori" (Joxe Antonio ArtzeBideoa

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

JOXEANTONIO ORMAZABAL (Zegama, 1948 - 2010)

Joxantonio Ormazabal Berasategi, ezizenez Joxan, euskal idazlea eta itzultzailea izan zen.

Informazio gehiago:  Joxantonio Ormazabal Berasategi