Euskal Astea 2019

Aurten ere, apirilaren 8tik 12ra Euskal Astea ospatzen dugu gure ikastetxean.

Egun hauetan zehar ikasle guztientzako hainbat ekintza izango dira: jokoak, euskal irratia, bideoak, euskal idazleen bisitak (Maribel Aiertza, Iñaki Zubeldia, Joxemari Iturralde, Jasone Osoro, Jon Arretxe), txikientzako txontxongiloak (Lagunekin baratzean LH1 eta LH2), gazteentzako herri kirolak, Athleticeko emakumezkoen taldeko bi jokalarien bisita...

Lehen Hezkuntzako ikasleek Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko antzerkia eta bertsoak prestatu dituzte. Eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek jokoak eta lehiaketak prestatu dituzte Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasleentzako. Egutegia plataformako iragarkietan duzue.

Bete nahi ditugun helburuak hauek dira (ikasleek beraiek adierazita): gure euskararen maila hobetzea, urteko egun guztietan euskaraz hitz egitea, ikastetxean euskera gehiago hitz egitea, beste lekuetan euskara hitz egitea, euskara zabaltzea, lagunekin euskaraz saiatze, euskara ez dakitenei laguntzea, euskal kultura gehiago ezagutzea, atzerritarrek euskara ezagutzea, euskera ez galtzea, euskaraz bizitzea, euskaraz egitea ohitura bihurtu, euskara lehenengo hizkuntza izatea.